
Vitoria-Gasteiz
Gasteizko MONDRAGON LINGUA zentroa 1998. urteaz geroztik dago martxan. Leku ezin hobean dago kokatuta, hiriaren erdigunean, eta hainbat aparkaleku daude inguruan: Katedraleko aparkalekua, Arca aparkalekua. Eta hemendik gutxira, aparkaleku berri bat eraikiko dute Unibertsitateen inguruan.
Zentro modernoa eta berritua da, 400 m2-koa, eta azken belaunaldiko ekipamendu informatikoez hornitua.
Zentro honetan, partikularrei zein enpresa eta erakundeei zerbitzua ematen zaie, blended learning zerbitzua hain zuzen, euskara eta ingelesa ikasteko. IKTBen eta aurrez aurreko trebakuntza malguaren abantaila guztiak bateratzen ditu zerbitzu horrek.
Era berean, enpresa eta erakundeei beren premien araberako bana-banakako planak eskaintzen dizkie.
Florida kalea, 8-A
01005 GASTEIZ
Tel. zk.: 945 15 01 55
posta elektronikoa: mlgasteiz@mondragonlingua.com
Zerbitzuak:



