
Donostia
Donostiako MONDRAGON LINGUA zentroa 1999. urteaz geroztik ari da lanean. Leku ezin hobean dago kokatuta, Kontxako Pasealekuan bertan. Terraza zabal bat du badia aldera, eta udan eskolak ingurune bikainean emateko erabiltzen dugu. Gainera, hainbat aparkaleku daude hurbil: Kontxako aparkalekua eta San Martin aparkalekua, adibidez.
Zentro honek eraikinaren dekorazio dotorea eta instalazio modernoak, azken belaunaldiko ekipo informatikoez hornituak, bateratzen ditu, hori guztia 500 m2 inguruko azaleran.
Partikularrei zein enpresa eta erakundeei zerbitzua ematen zaie, blended learning zerbitzua hain zuzen ere, euskara eta ingelesaz ikasteko. IKTBen eta aurrez aurreko trebakuntza malguaren abantaila guztiak bateratzen ditu zerbitzu horrek.
Era berean, enpresa eta erakundeei beren premien araberako bana-banako planak eskaintzen dizkie.
Zubieta kalea, 26
20007 DONOSTIA
Tel. zk.: 943 43 31 02
posta elektronikoa: mldonostia@mondragonlingua.com
Zerbitzuak:
Hezkuntza konbinatua: Teknologia berriak + Aurrez-aurreko hezkuntza malgua



