4.febrero.2009
Mondragón Linguaren Literatura Lehiaketa
Alberto Madinabeitia irabazlearen ipuina
Beste toki batzuetan “papa Noeli”, “santa Klausi”, errege magoei edo Jesús haurrari opariak eskatzen zaizkie. Euskal Herrian Olentzero daukagu.
Ederki egiten zait Olentzero. Beste gabonetako opari-emaile batzuk ez bezala, gure Olentzero langile soila baino ez da. Baina ekologista eta garapen iraunkorraren zalea (bertako basoetatiko zurarekin ikatza egiten du), erretzailea , tripazain eta zurrutero-ospeduna da, baita misantropoxea ere, zibilizaziora gabonetan baino ez baita hurbiltzen. Hau da, oso tipo normala da, bere akats eta bertuteekin, zeini dena barkatzen baitzaio umeei opariak ekartzeagatik.
Horrexegatik, zeini berari baino hobeto aurtengo opariak eskatzea?
Eta honako hau idatzi diot:
Olentzero jauna.
Baso sakona, z.g.
Jaun agurgarria:
Hain data berezi hauetan, urtero bezala, mundu osorako opariak eskatu nahiko nizkizuke gutun honen bitartez.
- Osasun pitin bat.
- Zerbait jateko egunero.
- Irribarre pilo bat.
- Denontzako bakea.
Erraza, ezta?
Adiorik ez.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko igandearen 23an






