Cursos especiales
- Cursos de inmersión
- Cursos en el extranjero para jóvenes y adultos
Inmersión total
Linguaplays
Linguaplays realizadas
Linguaplay de junio
Romeo and Juliet
Linguaplay de abril
The Awakening
Linguaplay de marzo
King Arthur
euskara Ver todos
junio.2010
ekainak 20, ekainaren 20an
Esaldi batzuk ikusiz nahikoa garbi gera daiteke datari buruz esan nahi duguna, eta hona hemen oker-zuzenketa.Ondo esango genuke "maiatzak 20 egin zuten bilera"? Bada…ez!
“Maiatzak 20" esan beharrean, “maiatzaren 20an egin zuten bilera" esan beharko dugu.
"Aste Santua Apirilak 24tik 27 arte izan zen" esan ordez...
“Aste Santua Apirilaren 24tik 27 arte izan zen“ esango genuke.
Amaitzeko, "datorren ekainak 14 egingo dugu bilera" esan ordez, esan dezagun...
“Ekainaren 14an egingo dugu bilera".

gai izan
Askotan entzuten ditugu "hori kapaz da …… egiteko" moduko esaldiak, baina euskaraz ez dugu “kapaz izan” aditza.Hori gaztelaniazko "ser capaz" esapideari dagokio, eta, horrela erabiltzen duenak kalko okerra egiten du.
Beraz, nola esango genuke euskara jatorrean "ez da ezertarako kapaz"?
"Ez da ezertarako gai", edo "ez da ezertarako gauza".
"Oraindik kapazak gara hori egiteko" esan beharrean?
"Oraindik gai gara hori egiteko", edo "oraindik hori egiteko gauza gara".

urlia , sandia eta berendia
Izenik ezagutzen ez zaien, edo izendatu nahi ez direnak aipatzeko baditugu hitz batzuk euskaraz. Hau da, gaztelaniazko "fulano", "mengano" eta "zutano", euskaraz "urlia", "sandia" eta "berendia" dira.Beste modu batzuk ere , baditugu euskaraz. Adibidez: "bata eseri eta bestea zutitu" zirela esango dugu. Edo "honelakoak hau eta halakok beste hura" esan duela. Edo, azkenik, goian aipatutako "urlia", "sandia" eta "berendia".
Ikus adibideak: Nola esan euskaraz "lo ha dicho fulano"?
"Honelakok esan du", edo "urliak esan du".
"Han venido fulano, mengano y zutano"...
"Halako, halako eta halako etorri dira", edo "urlia, sandia eta berendia etorri dira".



