Cursos especiales

Inmersión total

Linguaplays

Linguaplays realizadas

Linguaplay de junio

Romeo and Juliet

Linguaplay de abril

The Awakening

Linguaplay de marzo

King Arthur

euskara Ver todos

mayo.2010

gonbidatu

Gaurkoan “gonbidatu du“ edo “gonbidatu dio” nola ondo erabili ikusiko dugu.

Aditz honek, nor-nork sailekoa denez, "du" eskatzen du aditz laguntzaile gisa, eta ez "dio".

Beraz, "Xabierri afaltzera gonbidatu diote” esan beharrean , nola esango dugu?

Xabier afaltzera gonbidatu dute

GOAZEN PRAKTIKATZERA!

“Bikoteak Amaiari jatetxe garesti batera afaltzera gonbidatu dio“

“Bikoteak AmaiA jatetxe garesti batera afaltzera gonbidatu DU“

“Bihar festara gonbidatu didate“

“Bihar festara gonbidatu NAUTE”

haizea dabil

Gaurko oharra zera da:haizea beti "ibili" egiten dela, eta ez "egon". Askotan entzun izan dugu gaztelaniaren eraginez “kriston haizea dago” (Hace un viento!) esateko.

Baina argi dagoena da haizea ez dela inoiz egonean egoten eta ondorioz, “ haizea dago” esapidea baztertu eta “haizea dabil” esan behar dugu.

Haizea dago

HAIZEA DABIL

haatik

Nola erantzun benetako erantzun bat eman nahi ez dugunean? Hau da, askotan gaztelaniazko “porque si” esaldiari erantzun nahirik “zergatik bai” erantzuten du jendeak.

Bistan dago erderakada handia dela eta euskaraz horren ordezko esamolde egokia badugu eta “haatik“ da.

Beraz, erantzun nahi ez dugun galdera bat erantzuteko modu egokia hauxe da : “haatik!”.