Cursos especiales

Inmersión total

Linguaplays

Linguaplays realizadas

Linguaplay de junio

Romeo and Juliet

Linguaplay de abril

The Awakening

Linguaplay de marzo

King Arthur

euskara Ver todos

abril.2010

egiten eta egitea

Bi esaldi erabiliko ditugu hori bereizteko, ez baita berdin esatea, adibidez, "taloak egitea ahaztu zait" eta "taloak egiten ahaztu zait"

Lehenengoan, "taloak egitea ahaztu zaigu" esanda, badakigu taloak egiten, baina ez dugu gogoratu gaur egin behar genituenik; horregatik "ahaztu zaigu taloak egitea".

Baina, bigarrengoan, "taloak egiten ahaztu zaigu" esaten badugu, lehen bagenekiela esaten dugu, bagenekiela "taloak egiten", baina orain prozesua ahaztu eta ez dakigula.

Beraz, ez ditzagun nahas bi esaldi horiek, oso mezu ezberdinak emango ditugu eta!

"Taloak egiTEA ahaztu zaigu" esanez gero, une bateko kontuaz ari gara.

"Taloak egiTEN ahaztu zaigu" esanez gero, berriz, egiten ahaztu zaigula diogu.

eta hara non!

Askotan esaten dugu gaztelaniazko esamoldeak ez direla beti bere horretan, euskaratu behar. Adibide batekin ikusiko dugu; “mira por donde” esaldia.

Gaztelaniazko esaldi horren kalko okerra eginez "eta begira nondik!" itzul dezakegu baina gaizki dago. Honen ordez “eta hara non!” esan behar dugu.

Honegatik guztiagatik ez esan “eta begira nondik mendian galdu ziren!” baizik eta

"Eta hara non mendian galdu ziren!”

esku-eskura

Ikus dezagun gaurkoan nola itzuli euskaraz erderakada hau:

"bandejan utzi". (dejar / poner en bandeja).

Kirol-kontuetan adibidez: “baloia bandejan utzi zion” esan beharrean “baloia esku-eskura utzi zion” esan behar da.