Cursos especiales

Inmersión total

Linguaplays

Linguaplays realizadas

Linguaplay de junio

Romeo and Juliet

Linguaplay de abril

The Awakening

Linguaplay de marzo

King Arthur

euskara Ver todos

noviembre.2011






aurreko egunean

Oraingoan euskaraz ohikoa den akats baten berri eman nahi dizuegu. Askotan, igarotako egun, aste, hilabete edo urteei erreferentzia egiterakoan “beste egunean” edo “beste astean” bezalako esamoldeak erabiltzen dira. Euskarak baditu lehenaldi hori adierazteko forma propioak, aurreko, joan den edo lehengo hitzak erabiliz egiten direnak hain zuzen ere. Honela, “beste egunean” erabili ordez “aurreko/lehengo egunean” erabiliko dugu edo “beste hilean” esan beharrean “joan den hilean” esango dugu.

Adibideak:
Aurreko/lehengo egunean Keparekin topatu nintzen.
EZ Beste egunean Keparekin topatu nintzen.

Joan den hilean neguko beroki berria erosi nuen.
EZ Beste hilean neguko beroki berria erosi nuen.

Joan den urtean/Iaz Kroazian izan nintzen oporretan.
EZ Beste urtean Kroazian izan nintzen oporretan.

esamolde hau ikasi behar duzu

Larrutik ordaindu = pagar caro

Larrutik ordainduko duzu nire lagunei min egin izana.
Pagaras caro el haber hecho daño a mis amigos.

esaera zaharra

Azaroa bero, negua gero.

bera/berdin

Hil honetan bera eta berdin hitzen artean dagoen desberdintasuna azaldu nahi dizuegu.

Bera-k behin baino gehiagotan errepikatzen den objektu, pertsona… bakarra adierazten du.

- Atzo jantzi nuen soineko bera jantziko dut bihar ere (EZ berdina)

- Bigarren saria ere idazle berari eman diote. (EZ berdinari)

Berdin-ek berriz, objektu, pertsona…bat baino gehiago izanik, beraien erabateko antza adierazten du.

-Gu bion kotxeak berdinak dira. (EZ berak)

-Nire semeak ez du berdinik munduan. (EZ berarik)