Cursos especiales

Inmersión total

Linguaplays

Linguaplays realizadas

Linguaplay de junio

Romeo and Juliet

Linguaplay de abril

The Awakening

Linguaplay de marzo

King Arthur

euskara Ver todos

abril.2011






bat eman eta bi hartu

Noiz esan dezakegu?

Bada, badirudi neurriz kanpoko zerbait egin dugunean, edo agindutakoa baino aurrerago joan garenean. Demagun etxeko neska edo mutil gaztea gauean hamarretan etxeratzeko hitz emanda irten dela etxetik. Goizeko hiruretan edo lauretan etxeratzen bada, horixe entzun dezake bere gurasoen ahotik: "bat eman eta bi hartu".

"Eskua eman eta besoa hartu" izan daiteke antzeko beste esaldi bat.

Eta, baita ere, "behatza eman eta bihotza hartu".

"Dar la mano y tomar el brazo"

lau pertsonarentzako bidaia

.- Aski garbia eta zehatza da euskara batuan "-a" bokalaz amaitzen diren izenei dagokien jokabidea; hau da, bokal hori berekin dutela erabiltzen dira beti: "eliza ederra", "edozein gauza", "anaia bat", "gaiztakeria hori"... Beraz, ez dute amaierako "-a" galtzen. Baina, aipa dezagun zenbait zalantza.

Zalantza mugagabeak sortzen digu, besteak beste, erdaraz ez dagoelako mugagaberik, baina euskaraz plurala eta mugagabea bereizi egiten dira. Adibidez: "bi pertsonak egin du"; hori mugagabea da, baina "bi pertsonek egin dute"; hori plurala da.

Beraz, lehen kasuan, mugagabean, gaztelaniazko "dos personas" esaten ari gara, eta, bigarrengoan, berriz, pluralean, "las dos personas".

Ikus dezagun izenburuko adibidea. Ondo esanda al dago "lau pertsonentzako bidaia"?

Bada, ez! LAU PERTSONARENTZAKO BIDAIA esan beharko da.

"Lau neskei eman diete saria"... esan beharrean, LAU NESKARI EMAN DIETE SARIA esango dugu.

Azkenik, "hiru enpresek botatzen dituzte zaborrak ibaira"... esan beharrean, HIRU ENPRESAK BOTATZEN DITUZTE ZABORRAK IBAIRA esan beharko dugu. (Jakineko hiru enpresa zehatz ez badira, behintzat).

ospelak eta egutera

Hotzaren ondorioz, gerta liteke, batez ere neguan, oinak ospeltzea, baina "ospel" hitzak badu beste adiera bat ere.

Eguzkiak jotzen ez duen toki itzaltsuari deitu ohi zaio ospela; "ospela" edo, "laiotza" eta "ainubea" Beraz. neguan mendi aldera doanak sarri aurkituko ditu "bazter ospel, laiotz edo ainubeak", eta, aldi berean, ohartu ere ohartuko da "ospeletan, laiotzetan eta ainubeetan elurrak asko irauten duela". Baina, eta nola deitu beste aldeari? Hau da, ospelik, laiotzik edo ainuberik gabeko lekuari? Eguzkiak bete-betean jotzen duenari?

.- Bi hitz eman ditzakegu: "egutera" edo "eguzkialdea". Hauek, toki hauek, eguzkiak gozo-gozo laztantzen ditu, beraz, ospeletik ihes egin nahian dabilenak hortxe du bere aukera: eguteran.